lunes, 15 de diciembre de 2008



Etxegorri taldearen proiektua arkitekturako ikasle batzuen kezkei irteera emateko asmoz sortu da. Talde honek usten duen lez, arkitekturak arlo zabal eta desberdinak hartzen ditu, hauen artean aipagarrienak sistema honen tresna izatea dela eta. Honek halaber, pertsonen jokaera, bizitza sozioekonomikoa, kulturala eta politikoa, besteak beste, baldintzen dituela esan behar da. Honegatik, gaia bere dimentsio guztiekin hartu behar dela ikusten da.

Oinarria ez da partehartzaileek soilik zerbait eskaintzea baizik eta proiektu-pertsonaren artean sinbiosi erlazio bat uztartzea. Hori dela eta proiektuaren definizio zehatzak alde batera utzi dira eta jendearen partehartzea kontutan hartu, honela, eskaera eta beharren arabera denon artean, proiektu eraikiz.

Bestalde, ikuspuntu kritiko batetik abiatuz, pertsonen formakuntzarako motorra izan nahi du talde honek. Horrela, ez du analisi teorikoan bakarrik gelditu nahi, harantzago joan nahi du: aktibistak izango diren pertsonak formatuz, asimilatutakoa praktikan jartzeko gai izango direlakeran, nola bizitza unibertsitarioan hala etorkizuneko lanbidean. Egungo hereduak eta hauek ingurunean daukaten eragina eztabaidatuz, ideia berriak analizatu eta eragina eztabaidatu, ideia berriak analizatu eta hedatu nahi dira, finkatuta daudenei alternatibak eskainiz eta abar luze bat.


kurtso hontan ere etxegorri bada jada martxan...

taldearen inguruan gehiago jaki nahi izan ezkero bisitatu ezazue bloga:
http://www.blogari.net/etxegorri

edota ekimen desberdinen hainbat adibide:
http://www.gaztesarea.net/bilatu.php

No hay comentarios: